XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herodes Judea-ko errege zen egunetan bazen apaiz bat, Zakarias izenekoa.

Abdias familikoa zen eta Aaron-en ondorengo batekin, Isabel-ekin alegia, ezkondua zegoen.

Zintzo bizi ziren Jainkoaren begitan biak, eta Haren aginduak eta erabakiak xehetasun guztiz bete ohi zituzten.

Semerik ez zuten, Isabel idor bait zen eta biak urteetan oso sartuak.

AZKEN IGERLEA JAIOTZEN DA Jaunari intsentsua eskaintzeko Israel-go Santutegira sartu zen batetan aingeru bat agertu zitzaion Zakarias-i eta esan zion: - Ez beldur izan, Zakarias; zure otoitza entzuna izan da.

Zure emazte Isabel-ek seme bat erdiko du eta Joan izena ezarriko diozu; jende asko poztuko da haren jaiotzeaz.

Handi izango da eta Israel-go seme asko bihurtuko ditu Jainkoagana; Haren aurretik etorriko da Elias-en izpiritu eta indarrez, gorbiziaz zuzen ditzan eta herria Jauna hartzeko gertu dezan.

Aldi bat igaro zen eta erditzeko ordua etorri zitzaion Isabel-i, eta seme bat izan zuen.

Moise-ren legeak agintzen zuen eran, zortzigarren egunez erdaindu zuten eta Joan izena ezarri hau da, Jainkoa bere alde du.

Hauzoko guztiak guraso zaharrei zorionak ematera joan zitzaizkien gertakizun pozgarri hura haiekin batera ospatu nahiez Zakarias-ek pozez gainezka abesteari ekin zion:
Onetsia Israel-en Jainko Jauna,
bere herriari agertua egin bait dio, askatzeko.
Osasuna indarra sortuerazi du
bere morroi Dabid-en etxean,
aspaldiko denboretatik igerleen ahoz
agindu izan zuen bezala.
Eta zu, haurra, Goi-goikoaren igerle deituko zaitute
Jaunaren aurretik ibiliko bait zara
haren bideak txukuntzeko,
herriari osasun bidea
eta pekatuen barkamena aldarrikatzeko
.

Haurra hazi zen eta izpirituz sendotzen zihoan.

Basamortura ezkutatu zen eta hantxe egin zituen urte asko Israel herriaren aurrean agertzeko ordua heldu zitzaion arte.